Bizita kontadorea

jueves, 27 de noviembre de 2014

SEIGARREN ETA ZAZPIGARREN SAIOA

Bi saio honetan ez dugu teoriarik eman, kaskuntza gurpilei buruzko aurkezpenak izan ditugu IKT-en inguruan. Landutako aurkezpenen  gaien artean "pantaila aniztasun gizartea" eta "web 2.0" edota "konpetentzia digitala" egon dira.

Aurkezpena egiteko, aipatzekoa da talde gehienek IKT tresna berriak erabili dituztela, hala nola, Prezzi, Powtoon, Emaze eta abar.Horrek, nire ustez, entzuleak gaiari adiago egotea egin du, interesa piztuz. Ala ere, iruditu zait talde askok publikoan hitz egitea zahieztekotan tresna berriekin batera bere ahotza grabatu dutela, hori ondo iruditzen zait eta oso teknologikoa, baina ezin dugu galdu aurkezpenen ezentzia eta protagonistak gu garela eta ez pantaila bat.


Nire ustez lan ona egin zuten, nire arreta mantendu nuen erraz. Dena den,  nire ustez, aurkezpena egitea ez da bakarrik bakoitzako zatitxoa defendatzea, baizik eta aurkezpen osoan, adi egotea, eta taldekideei entzutea. Beraz, nire ustez, oso desegokia da batzuk hitz egiten ari diren bitartean, besteak mahai gainean eserita eta txiklearekin egotea.

miércoles, 19 de noviembre de 2014

IKASKUNTZA GURPILAK ( amaierako partea)

Ikaskuntza gurpinek lanari amaiera emateko, hurrengo Prezzia eraiki dugu, lan guztia laburbildu nahian, eta honekin egingu dugu gure aurkezpena klase aurrean:




Azken taldea izan garenez, gainerako ikasleen atentzio falta nabaritu egin da. Horrek nire urduritasuna handiagotu du eta ez naiz eroso sentitu. Den den, aurkezpen asko izan dira eta nahiko astuna izan da klasea, beraz, normala da gauza hauek pasatzea.Hala ere, nire aurkezpenari buruz zera esan behar dut, oso harro nagoela eindako lanaz, lau taldekideen artean eginbeharrekoa adostu dugulako, lana egiten, testua irakurtzen, laburbiltzen... denbora eman dugulako.

Hau esan ostean, aipatu beharra daukat ez ginela aurkeztu genuen talde bakarra, talde gehiagok ere aurkeztu zuten:

Talde askok  Powtoon bideoa eginez aurkeztu zuten baina gehienetan  ez zen ondo entzuten. Beste talde batek  "movie maker"arekin egin zuen, eta nire ustez, intonazio eta abiadura egokiagoak zituen. Kasu honetan Eskola 2.0 kontzeptua azaldu ziguten.


Laburbilduz, nire ustez ikasketa gurpilak ez du merezitako arreta klasean. Gainera, nire ustez horrela guri tokatu zaigun gaia ez zuen arretarik izan klasearen partetik azkenak ginelako.Hala ere, interesgarria da hezkuntzan, batez ere umeen garapen globala izateko  proiektu hauek lantzea baina beste baliabide eta moduak ere kontuan izan behar dira, azkenean talde bakoitzak berean bakarrik zentratu da eta, adibidez niri, ez zaizkit geratu besteen gaien idei asko.

IKASKUNTZA GURPILAK (Bigarren partea)

Pasa den astean ezan bezala, taldekideok elkartu gara eta hausnarketa bat egin dugu  konpetentzia digitalaren irakurgaiei buruz. Halaber, bots hitz gako atera , gaia irudi batekin erlazionatu , bi erronka proposatu eta, azkenik, gaiaren laburpen txiki bat egin dugu, hau guztia eraiki dugun eskema komun batean oinarrituz:

Eskema




Hausnarketa IKT- Konpetentzia digitala


Gaur egun, nahasmen eskolarra dago kultura forma berriak sortu direlako, informazio eta komunikazio forma desberdinak, alegia. Normala da umeek ordenagailu batekin liburu batekin baino ezagutza gehiago garatzea, izan ere jaio direnetik teknologiaz inguraturik egon dira. Generazio zaharragoei ,ordea, zailak egiten zaizkie, eta beldur izaten zaizkie teknologia berriei ez direlako menperatzen edo ezagutzen.

Era berean, normala da eskolan nahasmena egotea, irakasleek ez baitituzte hauek menperatzen eta , are gehiago, ikusten ari dira haiek urteetan eta generazioz generazio izandako  autoritatea eta ezagutza emateko tresna bakartzat jo izana, ezinegona sortzen du: Nola irakatsi, umeek ordenagailuarekin irakaslea baino hobe moldatzen direnean?  Zer irakatsi?



Errealitate hutsa da, eta argi dagoen gauza: Irakasteko metodologia eta irakasleen papera eta mentalitatea aldatu beharra dago umeak gizarte mota teknologikorako ondo prestatzeko. Horretarako klasean baliabide digitalak erabili behar dira eta errealitatearekiko aldaketak gaur hasi eta ez beste momentu batean. Izan ere ikastetxe askotan paso egiten dute gai honetaz.



Hala eta guztiz ere, uste dugu teknologiek daukaten prestigio onaz baliatzen ari direla eta, kasu batzuetan ez dira diruditen bezain egokiak umeen garapenerako, beste eragileek, kontestuek eta egoerek horretan baldintzatzen dute. Alde batetik, orain komunikatzeko aukera gehiago daudelaesann ohi da baina ironia pixka bat ere badu horrek, teknologiek betidaniko idazkera eta hizkera alde batera utzi dutelako eta ezin dugu ahaztu idazkera eta hizkera  komunikazio bide garrantzitsuenak direla. Bestalde, ezin da ukatu gertatzen ari den gainformazioa. Gainformazio horrek kapitalismoarekin lotura zuzena dauka, hau da, gaurko umeek teknologia menperatzen dute helduek baino gehiago eta ona dela dirudien arren, informazio eta teknologia horiek balio ekonomiko eta sozial izugarrien menpean daude ( multinazionalak adibidez) eta umeengan era inkontzientean eragiten du, nahitaez.



Beraz, aurreko guztia laburbiltzeko  zera pentsatzen dugu: Gauza on ugari eskaintzen dituzte, baina arazoak ere nabariak dira. Beraz, hezkuntza sistemaren zeregina umeek gizartean bizitzeko prestatzea izan behar da. Orduan, eskolak ez litzateke egon behar gizartetik isolatuta, beti ere arduratasunez, informazioa bilatzen eta hautatzen irakatsiz.



Bost hitz gako
·         Gaitasun digitala.
·         Multialfabetatzea.
·         Konstruktibismoa.
·         Kritikotasuna.
·         Lan koperatiboa.


Irudia



(https://www.google.es/url?sa=i&rct=j&q=&esrc=s&source=images&cd=&cad=rja&uact=8&ved=0CAYQjB0&url=http%3A%2F%2Fhurukuta.blogspot.com%2F2010%2F02%2Flecturas-interactivas-para-la.html&ei=QEBrVJugBcvVapChgXg&bvm=bv.79908130,d.d2s&psig=AFQjCNEiFgpRy1ut_hB_qwIT-OiqSwzq7A&ust=1416401334845508 -tik berreskuratuta.)
Bi erronka

- Ikaslea gain informatua dago: Ikaslea bere esku du informazio guztia interneten aurkitzeko, horrek nahasmena sortzen du ikasleengan, informazio gehiegi hori izateak ez du esan nahi ikasleak gaitasun handiago duenik, hau irakaslearen aldetik zera eskatzen du, informazio guzti hori arduraz irakastea. 

- Irakasleak dagoeneko ez du ikaste-irakasteko prozesuko monopoliorik: TB-ri esker, umeak parte hartze handiagoa dute (protagonismoa hartzen dute beraz)



Laburpena

Eskola sortu zenetik gaur egun arte aldaketa ugari egon dira. Garai horretan industriari eta orduko lanbideei bideratuta egin zen hezkuntza. Egun, berriz, lan-munduan adimen anitz eskatzen dira, eta, beraz, ez du balio soilik ezagutza bakar eta estatikora mugatzen. Horretarako, IKT-ek ezinbesteko funtzioa hartzen dute, hezkuntzaren adimen guztiak sustatzeko eta pertsona guztietan ahalegin eta balore berriak sustatzeko, irudiaren eta digitalizazioaren gizartean  hoberen bizi ahal izateko.



Amaitzeko, hau guztia egiteko bi egun behar izan ditugu, horretarako akta hauek egin ditugu, horren jarraipena izateko:

2014/11/17
Hasiera ordua:
13:30
Lekua:
Kafetegian
Amaiera ordua:
15:00
Taldearen izena:

“Txureleak”
Idazkaria: Ekai Prieto
Harremanetarako arduraduna: Itziar Ortega
Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Eloie Palazuelos
Antolakuntza arduraduna: Josu Perez
Bertaratutakoak:
       ·         Itziar Ortega
       ·         Ekai Prieto
       ·         Eloie Palazuelos
       ·         Josu Pérez

Bertan izan ez direnak:
Aztertutako gaiak:

            Gaitasun digital eskolan, irakasleria, berrikuntzak, Manuel Areases bideoa
Hartutako erabakiak:
       - Drive-a ireki
       -       Bakoitzak bere hausnarketa egin.
       -       Eskema egin.
       -       Prezziaren nondik norakoa.
       -       Laburpena egin.
      -       Bost hitz gako egin.
       -       Bi erronka planteatu.
      
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:
Hausnartu ditugun aurre ideietan oinarrituta, bakoitzak bere hausnarketa egin behar du, gero aman komunean ipintzeko.

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
1.- Bakarkako hausnarketa
Hurrengo bilkuraren data:
2014/11/18
Lekua:
Kafeteria
Ordua:
13:00
  

2014/11/18
Hasiera ordua:
13:00
Lekua:
Kafetegian
Amaiera ordua:
14:30
Taldearen izena:

“Txureleak”
Idazkaria: Ekai Prieto
Harremanetarako arduraduna: Itziar Ortega
Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Eloie Palazuelos
Antolakuntza arduraduna: Josu Perez
Bertaratutakoak:
      ·         Itziar Ortega
      ·         Ekai Prieto
      ·         Eloie Palazuelos
      ·         Josu Pérez

Bertan izan ez direnak:
Aztertutako gaiak:

            Gaitasun digital eskolan, irakasleria, berrikuntzak, Manuel Areases bideoa
Hartutako erabakiak:
      -       Taldeko hausnarketa egin      
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:
________________
Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
      -        Aktak egin
Hurrengo bilkuraren data:

Lekua:

Ordua:








viernes, 14 de noviembre de 2014

IKASKUNTZA GURPILAK (lehenengo partea)

Aurreko sarreran aipatu nuen bezala,  IKT-ei buruzko irakurgai interesgarri eta emankor batzuk irakurri ditugu. Horren ondoren, horiei buruzko notak apuntatzen joan ditut eta eskema bat ere eraiki dut. Hau bakarkako lana izan da, izan ere hura egitean taldekidekok elkartu eta bakoitzak dauzkan ekarpen pertsonalekin eskema edo apunte komun bat eraikiko dugu, azkenik Power Point edo Prezzi bat eraikitzeko.

Nire taldeari egoktu zaigun gaia, Kompetentzia digitala da.

 Irakurketa hiru ataletan dago banatuta:

  • Lehenengoa: "Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan"








  • Bigarrena : Manuel Arearen konpetentzia digitalari buruzko bideoa.







  • Hirugarrena: Monragon unibertsitateko humanitate eta hezkuntza zientziakoek eginiko  XXI. mendeko pedagogia, erronka berriak





Hurrengora arte!!




jueves, 13 de noviembre de 2014

BOSTGARREN SAIOA

Laugarren saioa aste modularrean izan genuenez egun horretan mintegia izan genuen moduluko gure tutoreekin, beraz ez zen beste gairik egon. Modulu lanari buruz hitz egin eta horri buruz lan egiten haritu ginen.

Aste honetan duela bi aste azaldutako gai baten inguruan aurkezpen batzuk egon dira: IKT-ei buruzko irakurgai bat taldeka  irakurtzea eta horri buruz hausnartzea, eskema indibiduala egitea, taldekideen artean eskema komuna eraikitzea, laburpena eta hitz gakoak atera eta azkenik gaur taldekide batzuek aurkeztutako aurkezpena.

Aurkezpenak egin eta gero, Alaitzek autoritateari buruzko azalpen oso interesgarria egin du eta horrek zer pentsatzeko eman dit. Izan ere, Alaitzek esan duenaren arabera, autoritatea ez da autoritarismoa. Hau da, autoritatea izatea umeekiko irakasle bezala izan behar dugun irudia eta distantzia profesionala da, betiere errezpetutik begiratzen. Ez gara lagunak, baina, era berean, ez gara polizia edo general bat. Erdiko puntua bilatu behar da, konfiantza emanez baina errezpetua galdu barik umeek gugan konfiantza izateko. Bestalde, autoritarismoa lehen pil-pilean zegoen izaera zen ikasgeletan. Hotz, IKT-ek sortu duten berrikuntzak ezin du onartu irakasleak lehen zeukan magistrozentrismoa eta onartu behar du ezin dela izan ikaskuntza- irakaskuntzaren protagonista edo pertsona garrantzitsuena. Orain, umeak dira protagoniztak eta, noski, IKT- ak.

lunes, 3 de noviembre de 2014

HIRUGARREN SAIOA

Badakit, bigarren saioa non dagoen galdetuko diozue zeuon buruari. Bada, pasa den astean greba egon zen eta ez nintzen klasera joan.

Hirugarren saio honetan  irakasle batek IKT-ei eta hezkuntzari buruz ematen duen iritzia erakusten duen bideobat ikusi dugu: "Visiones disruptivas de la educación".

Maria Akaso da bideo onen protagonista, Madrileen arte ederreko irakaslea. Honen aburuz, metodologia innobatzaileak aurkitu behar dira eta horiek hezkuntza sisteman integratu, nolabait. Izan ere, hezkuntza sistema zaharkitua dagoela argudiatzen du.

Bidoarekin, irakasleek menderatu eta hobetu behar dituzten bost alderti komentatu ditu. Hurrengoak dira:

  1. Boterea: Sistema autoritariotik demokratikora.
  2. Ikusezina:Lan automatikotik lan gogoetatsura.
  3. Espazioarekin et denborarekin amore eman: Paretak pertsonalizatu, musika jarri, janaria, IKT-en erabilera , liburuak sistema bezala...?
  4. Itxia den informaziotik, informazio irekira: Performans, Videoarte, argazkilaritza...
  5. Adimena: Hartze harreratik ekoizpen harrerara ( plazenta metodoa)


Irakaslearen webgunea: mariacaso.es