HAUSNARKETA
Gaurko umeek teknologia ondo baino hobeto kontrolatzen
dute. Are gehiago, txikitatik kontaktuan egon dira gurasoen mobilarekin, tablet edo
ipad-arekin jolasten, eta gehienek
ordenagailu bat ezagutu dute adin goiz batetik. Kontua da, aurretik dauden generazioek (irakasleek) ez dutela erreboluzio
teknologiko hau bizi eta, beraz, kontu hauetan ez dakite ezer eta zaila egiten
zaie teknologikoa den guztia.
Hortik dator, beharbada, oraindik eskola eredu
tradizionala erabiltzearen zergatia, hau da,idatzizko erredakzioen,
testuliburuen eta magitrozentrismoaren eredua. Horrek ikasleen autonomia,
kreatibitatea eta adimenaren erabilera librea murrizten edo ezeztatzen du.
Horrek ez du ikaskuntza bideratzen. IKT-ak , ordea, ikasleak aktiboki lan
egitea ahalbidetzen du eta baita ikasleak gai berdinak lotzeko eta taldean lan
egiteko aukera ere ematen du. Bide
horretatik soilik eman daiteke ikasle eta ikasketa esanguratsua.
Uste dut oso baliozkoa izan ahal zaigula etorkizunean IKT-ak ikasgeletan lantzeko eta ikasleekin
erlazio gertuagoa izateko.Haurrek, beharrezkoa dute ikasgelatik kanpo eta liburuetatik aparte irakaslearekin
kontaktuan egoteko baliabideren bat izatea.
HONI BURUZKO GALDERA INTERESGARRI BI
- · Nola egin beharko litzateke gaurko irakasleek gaurko ikasle teknologietan natiboak direnei alfabetizazio teknologikoa eskaintzeko eta horretan hezteko?
- · Zer nolako aldaketak suposatuko ditu etorkizunerako etengabe gertatzen hari den erreboluzio teknologikoak? Nola edo zer ikasi beharko dute umeek?
BOST HITZ GAKO
- Alfabetizazio digitala
- Eten teknologikoa
- Eskola uhartea eta gizartea itsasoa
- Hezkuntza aireberritu