Bizita kontadorea

jueves, 30 de octubre de 2014

IKT-ak HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA

HAUSNARKETA


      Gaurko umeek  teknologia ondo baino hobeto kontrolatzen dute. Are gehiago, txikitatik kontaktuan egon dira gurasoen mobilarekin, tablet edo ipad-arekin  jolasten, eta gehienek ordenagailu bat ezagutu dute adin goiz batetik. Kontua da, aurretik dauden   generazioek (irakasleek) ez dutela erreboluzio teknologiko hau bizi eta, beraz, kontu hauetan ez dakite ezer eta zaila egiten zaie teknologikoa den guztia. 

Hortik dator, beharbada, oraindik eskola eredu tradizionala erabiltzearen zergatia, hau da,idatzizko erredakzioen, testuliburuen eta magitrozentrismoaren eredua. Horrek ikasleen autonomia, kreatibitatea eta adimenaren erabilera librea murrizten edo ezeztatzen du. Horrek ez du ikaskuntza bideratzen. IKT-ak , ordea, ikasleak aktiboki lan egitea ahalbidetzen du eta baita ikasleak gai berdinak lotzeko eta taldean lan egiteko  aukera ere ematen du. Bide horretatik soilik eman daiteke ikasle eta ikasketa esanguratsua. 


      Uste dut oso baliozkoa izan ahal zaigula etorkizunean  IKT-ak ikasgeletan lantzeko eta ikasleekin erlazio gertuagoa izateko.Haurrek, beharrezkoa dute ikasgelatik kanpo eta liburuetatik aparte irakaslearekin kontaktuan egoteko baliabideren bat izatea.




HONI BURUZKO GALDERA INTERESGARRI BI

  • ·         Nola egin beharko litzateke gaurko irakasleek gaurko ikasle teknologietan natiboak direnei alfabetizazio teknologikoa eskaintzeko eta horretan hezteko?


  • ·         Zer nolako aldaketak suposatuko ditu etorkizunerako etengabe gertatzen hari den erreboluzio teknologikoak? Nola edo zer ikasi beharko dute umeek? 
    
   BOST HITZ GAKO


 - Alfabetizazio digitala

- zulo teknologikoa

- Eten teknologikoa

- Eskola uhartea eta gizartea itsasoa

- Hezkuntza aireberritu


No hay comentarios:

Publicar un comentario