Kaixo Bloggide maiteok!
Ikusten duzuenez bueltan naiz berriz ere, 2016an baina
bueltan.
Aurten Irakaskuntza digitala irakasgaian murginduta
nabil, teknologiari buruzko mila gauza interesgarrirekin. Nola landu teknologia
ikastoletan, baldin eta gu baino azkarrago badoa? Nola ezarri teknologia umeek edukiak
era esanguratsu eta dibertigarri batean ikas dezaten? Nola ulertu teknologia
metodologiak berritzaile bihurtzeko tresna bezala, baina euskarri berberekin
transmititutako txapa berbera ez izaten saiatuz?
Bada, hori da gure erronka. Gure erantzukizuna
irakasle bezala. Hezkuntza errealitatean oinarritutako eta jakintzak
transmititzeko eta sortzeko instituzioa denez gero, teknologia erabili eta
horretaz baliatu beharra daukagu, hura baita errealitatea.
Hala ere, teknologiaren erabilgarritasuna ez du esan
nahi berritzailea denik. Ez da berritzilea izango, baldin eta metodologiak eta
irakasteko erak ez diren aldatzen. Ezin dugu, adibidez, paperezko liburua tablet
batera pasatu eta hori berritzailea dela pentsatu. Hori euskari ezberdin bat
erabiliz ematen den edukien erreproduzio bat besterik ez da. Beraz, teknologia
LAGUNTZA bat da, aldaketarako laguntza iugarria, baina gu, irakasleok, gara
aldaketa horren erantzuleak eta eragileak.
Hurrengo sarreretan honi guztiari buruz hitz egingo
dugu eta baita gauza interesgarri askori buruz. Guztiok parte hartu eta ikasi ahal izangu dugu.
Eskerrik asko eta ongi etorri.
Hurrengora arte!