Bizita kontadorea

sábado, 20 de diciembre de 2014

AZKEN SAIOA ETA GOGOETA FINALA

Bueno Bloggkide maiteok:

Lauhilabetekoa amaitu da eta, beraz, ikasgaia ere. Bloga ikasgai honen saioak eta lanak eguneratzeko egin nuen, horrela ikasi ditudanak hemen geratuko dira edonork ikus nahi baldin baditu aukera izan dezan. Baina, etorkizunean ere ikasiko ditudan gauzatatik batzuk oso interesgarriak egiten bazaizkit, hemen jarriko ditut, beraz, hori dela eta, pentsatu dut ez dudala itxiko.

Azken saioan, Alaitzek IKT-ei eta batez ere hezkuntzari buruzko power point eta bideo bat jarri zigun. Oso gogoeta interesgarriak egitera bideratzen zuen eta horrek hausnarketa sakona egitera bideratu nau:

Power point-a, ikaskuntzaren prozesuaren erosotasunaren eremuari buruz hitz egiten zuen. Erosotasunetik irten behar gara ikasketa emateko. Erronka ikasketaren "konfort"zonaldetik irtetea eta beste gauza batzuk edo ikasketa modu batzuk egitera ausartzea da, beste kontzeptu batzuk, beste hizkuntza batzuk, besteekin eta besteentzat. Ikaskuntza zonaldean sartu nahi garenean eta gure konfort zonalde hori zalantzan jarri, tentsioan eta beldurtuta egon ohi gara, irakasle zein ikasle bezala.Izan ere ikasleen erresistentziak izaten dituzte: Zalantza, beldurra, deskonfiantza, nahastea...

Konfort zonalde horretatik irteteko eta ikasketa emateko, ikertu, behatu, parekatu, zalantzan jarri eta arriskatu beharra dago.

Irakasleak ere aldatu beharko du rola, hau da, esperientziatik, zentzutik, emozioetatik, ezaguna den horretatik.... irakatsi. Kontuan izan beharko du, era berean, diziplina beharrezkoa dela ikaslea gidatzeko, baina, diziplina hori derrigorrezkoa bihurtzen denean, jada ez da izango ikaskuntza sustatuko duen zerbait. Horregatik joko bat balitz bezala erabili behar dugu diziplina, bere ikaskuntzan lagunduko duena.


Power point-a eta gero  "Ikaskuntzaren linealtasunetik kaos- era" bideoa jarri zigun irakasleak eta , honekin ere, hausnarketa sakona egin nuen:

Linealtasunak ez du ikaskuntza ematen. Kaosa gestionatzea egiten duguna jarraitzen egitea baino zailagoa da. Kaosa da bizitza eta bizitza horrela bada, eta gainera jakinda eskolek gizartearen errealitatea plasmatzen eta transmititzen dutela, askatasuna eta kaosa planteatu beharko lukete, eta ez bakarrik hain artifiziala eta natural gutxikoa den  curriculumean oinarritzea.


Amaitzeko zera esatea gustatuko litzaidake: Ikaskuntzaren oinarria da, frogatzea, erratzea eta berriro hastea.

Agur eta laster arte!!!!

jueves, 11 de diciembre de 2014

SORTZIGARREN SAIOA

Saio honetan, dokumentatzaileak haien aurkezpenak egin dituzte. Taldeek sitesaren ea bloggen bidez haien lan prozesua azaldu digute, hausnarketak, astertu dituzten gaiak, ondorioak, balorazioak...  Aurkezpen hauei esker gure prozesua steen begiekin ikusi ez ezik  baloratu ere egin ahal izan ditut. Nik gai baten iguruan lan egiten ibili naiz lauhilabete honetan , eta dokumentatzaileek gure lana ebaluatu eta eraman dutela ikusita harro sentitzen naiz egin dudan lanarekin, naiz eta beti dago  hobetu daiteken zerbait.

Oso lan gogorra egin dutela konturatu naiz gaur, izan ere ez nekien konkretuki dokumentatzaile batek zer egiten zuen, baina gaur eman diguten azalpena ikusita, egin duten esofortzua izugarria da, haiek esandako moduan, irizpide argirik gabe talde batzuk ebaluatu eta horien jarraipena egin behar izan baitute.

Saio honi amaiera emateko, aipatu beharra daukat alaitzek blogean azken hasnarketa egitea bidali digu hurrengo astea azkena delako. 

Gure dokumentatzaileen "Dokumentatzaile3" sites-a hemen klikatuz  ikus daiteke:  https://sites.google.com/site/dokumentatzaile23/2-taldea