Bizita kontadorea

domingo, 2 de noviembre de 2014

LEHENENGO SAIOA


Irakasle-eskolako bigarren kurtsoko IKT-ko ikasgai berri honetan, lehenengo saioan honen antolaketari buruz hitz egin zigun irakasleak.

Alde batetik, notaren kontuak nola izango ziren, talde lanaren inguruko informazioa eta orientazio pixkat eman zigun eta saio teorikoez aparte praktikoen antolaketaren berri ere eman zigun. IKTen inguruan azalpen bat eman zuen. IKT-ak gure gizartearekin komunikatuta egoteko,informazioaren gizartean bizi garelako. Horregatik oso erabilgarriak dira klasean erabiltzeko: Prezzi, Blogger, Glogster...

Bestalde, klaseko kontuak lanal eta beste zenbait arlo hobeto ulertzeko eta haietan kokatzeko "kilikatik" irakasle blogga azter eta kuxkuxeatu dezakegu, non aurreko urteetako lanak, informazio interesgarria eta irakasgaian lagunduko diguten beste hainbat gauza ere.


Irakasleak asko gustatu zitzaidan esaldi bat esan zuen: "Ditugun baldintzekin ahal dugun gauzarik politena sortzea eta gure beharrak asetzea da gure helburua". Ikuspegi horretik abiatuta eraiki dut blog-eguneroko hau. Gaurko premiek eskatzen dute IKT-ak erabiltzea, eta baliabide zaharrak baztertzea, gutxiago erabiltzea, behintzat.

Beraz, blog honek horretan hausnartzeko balioko zait nire bigarren kurtso honetan zehar.

Hurrengora arte!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario