Bizita kontadorea

miércoles, 19 de noviembre de 2014

IKASKUNTZA GURPILAK (Bigarren partea)

Pasa den astean ezan bezala, taldekideok elkartu gara eta hausnarketa bat egin dugu  konpetentzia digitalaren irakurgaiei buruz. Halaber, bots hitz gako atera , gaia irudi batekin erlazionatu , bi erronka proposatu eta, azkenik, gaiaren laburpen txiki bat egin dugu, hau guztia eraiki dugun eskema komun batean oinarrituz:

Eskema




Hausnarketa IKT- Konpetentzia digitala


Gaur egun, nahasmen eskolarra dago kultura forma berriak sortu direlako, informazio eta komunikazio forma desberdinak, alegia. Normala da umeek ordenagailu batekin liburu batekin baino ezagutza gehiago garatzea, izan ere jaio direnetik teknologiaz inguraturik egon dira. Generazio zaharragoei ,ordea, zailak egiten zaizkie, eta beldur izaten zaizkie teknologia berriei ez direlako menperatzen edo ezagutzen.

Era berean, normala da eskolan nahasmena egotea, irakasleek ez baitituzte hauek menperatzen eta , are gehiago, ikusten ari dira haiek urteetan eta generazioz generazio izandako  autoritatea eta ezagutza emateko tresna bakartzat jo izana, ezinegona sortzen du: Nola irakatsi, umeek ordenagailuarekin irakaslea baino hobe moldatzen direnean?  Zer irakatsi?



Errealitate hutsa da, eta argi dagoen gauza: Irakasteko metodologia eta irakasleen papera eta mentalitatea aldatu beharra dago umeak gizarte mota teknologikorako ondo prestatzeko. Horretarako klasean baliabide digitalak erabili behar dira eta errealitatearekiko aldaketak gaur hasi eta ez beste momentu batean. Izan ere ikastetxe askotan paso egiten dute gai honetaz.



Hala eta guztiz ere, uste dugu teknologiek daukaten prestigio onaz baliatzen ari direla eta, kasu batzuetan ez dira diruditen bezain egokiak umeen garapenerako, beste eragileek, kontestuek eta egoerek horretan baldintzatzen dute. Alde batetik, orain komunikatzeko aukera gehiago daudelaesann ohi da baina ironia pixka bat ere badu horrek, teknologiek betidaniko idazkera eta hizkera alde batera utzi dutelako eta ezin dugu ahaztu idazkera eta hizkera  komunikazio bide garrantzitsuenak direla. Bestalde, ezin da ukatu gertatzen ari den gainformazioa. Gainformazio horrek kapitalismoarekin lotura zuzena dauka, hau da, gaurko umeek teknologia menperatzen dute helduek baino gehiago eta ona dela dirudien arren, informazio eta teknologia horiek balio ekonomiko eta sozial izugarrien menpean daude ( multinazionalak adibidez) eta umeengan era inkontzientean eragiten du, nahitaez.



Beraz, aurreko guztia laburbiltzeko  zera pentsatzen dugu: Gauza on ugari eskaintzen dituzte, baina arazoak ere nabariak dira. Beraz, hezkuntza sistemaren zeregina umeek gizartean bizitzeko prestatzea izan behar da. Orduan, eskolak ez litzateke egon behar gizartetik isolatuta, beti ere arduratasunez, informazioa bilatzen eta hautatzen irakatsiz.



Bost hitz gako
·         Gaitasun digitala.
·         Multialfabetatzea.
·         Konstruktibismoa.
·         Kritikotasuna.
·         Lan koperatiboa.


Irudia



(https://www.google.es/url?sa=i&rct=j&q=&esrc=s&source=images&cd=&cad=rja&uact=8&ved=0CAYQjB0&url=http%3A%2F%2Fhurukuta.blogspot.com%2F2010%2F02%2Flecturas-interactivas-para-la.html&ei=QEBrVJugBcvVapChgXg&bvm=bv.79908130,d.d2s&psig=AFQjCNEiFgpRy1ut_hB_qwIT-OiqSwzq7A&ust=1416401334845508 -tik berreskuratuta.)
Bi erronka

- Ikaslea gain informatua dago: Ikaslea bere esku du informazio guztia interneten aurkitzeko, horrek nahasmena sortzen du ikasleengan, informazio gehiegi hori izateak ez du esan nahi ikasleak gaitasun handiago duenik, hau irakaslearen aldetik zera eskatzen du, informazio guzti hori arduraz irakastea. 

- Irakasleak dagoeneko ez du ikaste-irakasteko prozesuko monopoliorik: TB-ri esker, umeak parte hartze handiagoa dute (protagonismoa hartzen dute beraz)



Laburpena

Eskola sortu zenetik gaur egun arte aldaketa ugari egon dira. Garai horretan industriari eta orduko lanbideei bideratuta egin zen hezkuntza. Egun, berriz, lan-munduan adimen anitz eskatzen dira, eta, beraz, ez du balio soilik ezagutza bakar eta estatikora mugatzen. Horretarako, IKT-ek ezinbesteko funtzioa hartzen dute, hezkuntzaren adimen guztiak sustatzeko eta pertsona guztietan ahalegin eta balore berriak sustatzeko, irudiaren eta digitalizazioaren gizartean  hoberen bizi ahal izateko.



Amaitzeko, hau guztia egiteko bi egun behar izan ditugu, horretarako akta hauek egin ditugu, horren jarraipena izateko:

2014/11/17
Hasiera ordua:
13:30
Lekua:
Kafetegian
Amaiera ordua:
15:00
Taldearen izena:

“Txureleak”
Idazkaria: Ekai Prieto
Harremanetarako arduraduna: Itziar Ortega
Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Eloie Palazuelos
Antolakuntza arduraduna: Josu Perez
Bertaratutakoak:
       ·         Itziar Ortega
       ·         Ekai Prieto
       ·         Eloie Palazuelos
       ·         Josu Pérez

Bertan izan ez direnak:
Aztertutako gaiak:

            Gaitasun digital eskolan, irakasleria, berrikuntzak, Manuel Areases bideoa
Hartutako erabakiak:
       - Drive-a ireki
       -       Bakoitzak bere hausnarketa egin.
       -       Eskema egin.
       -       Prezziaren nondik norakoa.
       -       Laburpena egin.
      -       Bost hitz gako egin.
       -       Bi erronka planteatu.
      
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:
Hausnartu ditugun aurre ideietan oinarrituta, bakoitzak bere hausnarketa egin behar du, gero aman komunean ipintzeko.

Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
1.- Bakarkako hausnarketa
Hurrengo bilkuraren data:
2014/11/18
Lekua:
Kafeteria
Ordua:
13:00
  

2014/11/18
Hasiera ordua:
13:00
Lekua:
Kafetegian
Amaiera ordua:
14:30
Taldearen izena:

“Txureleak”
Idazkaria: Ekai Prieto
Harremanetarako arduraduna: Itziar Ortega
Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Eloie Palazuelos
Antolakuntza arduraduna: Josu Perez
Bertaratutakoak:
      ·         Itziar Ortega
      ·         Ekai Prieto
      ·         Eloie Palazuelos
      ·         Josu Pérez

Bertan izan ez direnak:
Aztertutako gaiak:

            Gaitasun digital eskolan, irakasleria, berrikuntzak, Manuel Areases bideoa
Hartutako erabakiak:
      -       Taldeko hausnarketa egin      
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:
________________
Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
      -        Aktak egin
Hurrengo bilkuraren data:

Lekua:

Ordua:








No hay comentarios:

Publicar un comentario